'Euskañolitis' bakarrizketa saioa abenduaren 6an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2020ko abe. 2a, 11:00
Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean dute hitzordua, 19:00etan.

Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean dute hitzordua 19:00etan eta aitzinetik gonbidapenak banatuko dituzte.

2020ko Arte eta Kultura programaren barne, Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatuta, Euskañolitis bakarrizketa saioa izanen dute abenduaren 6an, lehenbiziko igandean, Iruritan. Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean dute hitzordua, 19:00etan eta aitzinetik gonbidapenak jaso ahal izanen dira, edukiera bete arte (18:00etan hasiko dira banatzen). Ikusleek, emanaldiaz gozatzeko, ez dute sarrerarik ordaindu beharko, gonbidapen hori aski izanen dute.

Euskañolitis

16 urtetik goitikoentzako bakarrizketa da. Oihan Vegak umorea eta sarkasmoa erabiliz, euskararen erabileraren inguruko hausnarketa egitera gonbidatuko dituena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun