'Gure hautua bizitzak' lelopean bildu dira Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 15:00

Ernaik antolatuta, asteburuan Nafarroako ehunka gazte karriketara atera ziren, «gure hautua bizitzak» direla aldarrikatzeko. Elizondon ere «Kapitalismoa salbatu eta osasuna alde batera uzten duen elitearen aurka» oihukatu zuten. 

Ernai antolakuntzak herritarren osasuna eta bizitza izan zituen hizpide eta «berriro ere arduratsuak izan eta elkar zaintzearen garrantzia azpimarratu» nahi izan zuten. Elite kapitalistak «herritarrak gaixotzeagatik estigmatizatu, eta zeharka beraz, pairatzen ditugun ondorio ekonomiko eta sozialen erantzule bihurtu» dituztela salatu zuten. Gainera, arau autoritarioen eraginkortasuna zalantzan jarri zuten.

Argazkiak: Ernai Baztan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun