Istripua Zozaia parean auto baten eta kamioi baten artean

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 19a, 21:25

Istripu bat gertatu da gaur arratsaldean Zozaia parean auto baten eta kamioi baten artean. Argazkian ageri den bezala, gidariaren aldetik jo du autoak kamioia eta, kolpearen ondorioz, autoaren gidaria Nafarroako Ospitalera eraman dute anbulantzian. Kamioia, ikusi beheko argazkia, bidetik atera eta sastraka artean gelditu da. Istripua artatzera mediku-erizainak, Oronozko suhiltzaileak eta foruzainak joan dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun