Ikasleen eskubideen alde bildu ziren atzo Lekarozen

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 18a, 12:30
Atsedenaldian jolastokian bildu ziren.

Ikama, Ikasle Antolakundeak egindako deialdiaren harira, ikasleek euren eskubideak aldarrikatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Lekarozen. 13:00etan egin zuten hitzordua, institutuko jolastokian. 

Ikasleen Nazioarteko Eguna aitzakiatzat hartuz, gazteak «jasan beharreko neurri autoritarioen» aurka «borrokan» segitzeko prest agertu ziren. Berriz ere, ikasturte hasierako eskaerei ahotsa eman nahi izan zieten. Hala, ikasleek «ratioak jaisteko eta espazioa berrantolatzeko; baliabide guztiak ikasleen eskura jarri eta doakotasuna bermatzeko; hezkuntza erremuan pairatzen den kontrol soziala –Covid-19aren testuinguruan areagotu dena– desagerrazazteko; erabakiak ikasleekin parte hartzeko; eta ikasteko beharrezkoak diren bitartekoak eskaintzeko» eskatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun