Azaroak 25

Azaroaren 25aren bueltan bizikleta martxa eta elkarretaratzea izanen dituzte Baztanen

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 23a, 08:00
2020ko martxoan, Emakumeen Nazioarteko egunaren harirat, manifestazioa egin zuten Elizondon.

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harirat, Baztango Udaleko Berdintasun Batzordeak antolatuta, hilaren 25ean elkarretaratzea eta bizikleta martxa eginen dute.

Elkarretaratzea eta manifestazioa Elizondon

Asteazken eguerdian, 12:00etan, elkarretaratzea eginen dute Elizondoko Foruen Plazan eta herritar eta ingurukoei aldarrikapenekin bat egin eta parte hartzeko gonbidapena luzatu diete.

Bizikleta martxa

Sareak osatu, biolentzia matxista akatu! lelopean asteazkenean, hilaren 25ean, Baztango Talde Feministak bizikleta martxa antolatu du 17:00etan. Ibilbidea Aniztik Elizondorat eta Erratzutik Elizondorat eginen da eta ondotik Elizondoko herriari itzulia emanen diote. Bizikleta martxa borobiltzeko Foruen plazan ekitaldia eta irakurketa antolatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun