Azaroak 25

'Printzesa edo igela nire aukera' ipuin-antzeztua azaroaren 26an Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 20a, 07:00

T Diferencia taldearen emanaldia 17:00etan hasiko da.

Baztango Udaleko Gizarte zerbitzuen eskutik, Printzesa edo igela nire aukera haurrentzako ipuin-antzeztua izanen dute azaroaren 26an, ortzegunean, Arizkunenea kultur etxean.

Conchi eta Maite Redinek, Adriana Olmedok eta Ainhoa Ruizek osatutako T Diferencia taldearen emanaldia 17:00etan hasiko da eta koronabirusak eragindako egoerara egokitzeko, edukiera mugatu eta neurri guztiak beteko dituzte. Hortaz, bertaratu nahi dutenek aitzinetik 689 03 50 78 telefonora deituz izena eman beharko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun