Baztango Gazte Asanbladak bigarren eskuko arropa eta objektuen truke-azoka antolatu du

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 18a, 19:00
Segurtasun neurriak bermatuko dira.

Arropa eta objektuen bilketa azaroaren 20an eta 27an, 18:00-20:00, eginen dute Gaztetxe parean eta azoka egunean arropa eta objekturik ez da bilduko.

Bigarren eskuko arropa eta objektuen truke-azokarako hiru hitzordu adostu dituzte:

  • Abenduaren 6an, Elizondoko Merkatuko plazan.
  • Abenduaren 13an, Erratzuko plazan.
  • Abenduaren 20an, Anizko frontoian.

Ordutegia finkatu ez badute ere, goizean izanen dela iragarri dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun