Meliton Estudioak tailerra hau Isabel Coixet zinemagilearekin batera antolatu du. 2021eko edizioa ekainaren 3tik 12ra Lekarozen izanen da . Nafarroan filmatzen ikastaroaren hirugarren edizioa izanen da, 2019an ikastaroa Ashar Farhadiek eskaini zuen eta 2020an Oliver Laxek.
Hamar egunez, Isabel Coixeten aholku eta zuzendaritzapean, berrogei ikaslek film laburrak egiten jardunen dute. Tailerra sorkuntzaren ariketa praktikoan oinarrituta dago, eta, beraz, ezinbertzekoa ez den arren, parte-hartzaile bakoitza independentea izatea eta irudiari eta edizioari buruzko oinarrizko ezagutzak izatea baloratuko da, baita filmatzeko eta muntatzeko material teknikoa izatea ere (kamera eta edizio-programa duen ordenagailua).
Izen-ematea
Prezio ezberdineko bi aurreinskripzio daude aukeran. Lehengo aukeran izen-ematea 2021eko otsailaren 28a baino lehen egin beharko da eta matrikularen prezioa 650 euroko izanen da. Bigarren epea, aldiz, izen-ematea 2021eko martxoaren 1etik apirilaren 30era egin ahal izanen da eta matrikularen prezioa 750 euroko da. Bi kasuetan, ordainketa egiteko azken eguna apirilaren 30a izanen da. Aurreinskripzioa Meliton Estudioen webgunean egin behar dira.