Berriz ere berdindu egin du Baztanek Giltxaurdin jokatutako partidan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2020ko aza. 16a, 11:00

Gibeletik hasi eta partida berdintzea lortu zuen larunbatean Baztanek. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Larunbat arratsaldean jokatuko du Peña Azagresaren kontra

Hiru partida jokatu ditu denboraldi honetan Baztan futbol talde nagusiak Giltxaurdin eta hiruak berdindu egin ditu. Azkena, bana, larunbatean, Peña Azagresaren kontra. Albiste ona: oraindik partidarik ez duela galdu, lau berdindu eta bat irabazi. Horrek, ordea, zazpi puntu bertzerik ez dizkio eman, bortz jardunaldiren ondotik.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

Baztan 1 (Unai Antton Astiz) – Peña Azagresa 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun