Azaroak 25

'Birritan bortxatua' antzezlana azaroaren 22an Iruritan

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 19a, 07:00
Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean izanen da emanaldia 19:00etan.

Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harirat igandean antzerkia izanen dute Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean.

Baztango Udaleko Berdintsun eta Kultura Batzordearen eskutik, azaroaren 22an, igandean, Aldatzen laguntzen antzerki taldearen Birritan bortxatua lanaz gozatzeko aukera izanen dute Iruritan. Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean dute hiztordua 19:00etan (emanaldia ikusi ahal izateko gonbidapenak 18:00etatik aitzinera jaso ahal izanen dira). Antzezlanak bortxaketa pairatu duen Nagore izeneko emakumezko baten bizipena du ardatz eta erasoa zein epaiketa nola bizi dituen eta ondorioei nola aurre egiten dien jasotzen du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun