Emakumeenganako Indarkeriaren Kontrako Nazioarteko Egunaren harira, antzerkia eta bizikleta martxa izanen dute azaroaren hondarrean Baztanen.
'Birritan bortxatua' antzezlana
Baztango Udaleko Berdintsun eta Kultura Batzordearen eskutik, azaroaren 22an, igandean, Aldatzen laguntzen antzerki taldearen Birritan bortxatua lanaz gozatzeko aukera izanen dute Iruritan. Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean dute hiztordua 19:00etan (emanaldia ikusi ahal izateko gonbidapenak 18:00etatik aitzinera jaso ahal izanen dira). Antzezlanak bortxaketa pairatu duen Nagore izeneko emakumezko baten bizipena du ardatz eta erasoa zein epaiketa nola bizi dituen eta ondorioei nola aurre egiten dien jasotzen du.
Bizikleta martxa
Asteazkenea, hilaren 25ean, berriz, Baztango Talde Feministak antolatutako bizikleta martxa izanen dute. Eguna hurbildu ahala, informazioa sare sozialetan partekatuko dutela iragarri dute.