Giltxaurdin lehen garaipena lortzen saiatuko da Baztan futbol talde nagusia

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 13a, 09:00
Orain arte Elizondon jokatutako bi partidak berdindu egin ditu Baztanek.

Larunbat arratsaldean jokatuko du Peña Azagresaren kontra

Larunbat arratsaldean jokatuko du ligako partida Baztan futbol talde nagusiak Elizondoko Giltxaurdin, hirugarren mailari dagokion bosgarren jardunaldian. Orain arteko lau partidetatik bakar bat ere ez du galdu Baztanek, baina etxean jokatutako biak berdindu egin ditu. Beraz, Giltxaurdiko harmailetan egon ezin izanen duten zaleei lehen garaipena ematen saiatuko dira, sailkapenean azken postuan dagoen Peña Azagresaren kontrako partidan.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

Baztan – Peña Azagresa, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun