Baztanen 'Escarabajo verde' telebista saioaren grabazioak egin dituzte

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 15a, 11:00

Telebista saioan Baztango paisaiak udazken kolorez jantziak ikusi ahal izanen dira.

Nafarroako hainbat tokitan RTVEren Escarabajo verde telebista programaren grabazioak egin dituzte, horien artean, Baztanen.

Udazkena izanen dute hizpide saio horretan eta Baztango hainbat paisaia erakutsiko dituzte. Saioaren ekoizpena akitu ondotik, saioaren kopia bat Baztango Udal Liburutegira igorriko duela hitzeman du RTVEk.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun