Jokin Oregiren zuzendaritzapean, Patxo Telleriak egindako eta Mikel Martinezekin batera eskainitako Ez dok ero antzezlana izanen da Euskaraldiaren iragarle Baztanen. Azaroaren 20an Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean ikusi ahal izanen da, 19:00etan. Gonbidapenak 18:30ean hartu ahal izanen dira.
Sinopsia
Mikelote eta Pantxo bikote artistikoa desegin da. Haien formula komikoa gastatua zegoen, eta hurrengo belaunaldiek haien tokia okupatu dute. Pantxok ongi hartu du behartutako erretiroa. Eskenatokietatik urruntzeko gogoa zuen aspalditik, bizimodu lasai eta normalizatua desiratzen zuen, artearen eromenetik urrrun. Mikelotek ez du bukaera onartu nahi eta burua galtzeraino eramanen du.
Egun batean Mikelote, antzerkilari andante estrafalarioa, Pantxoren bila joango da, trasteak prestatu eta Euskal Herrian barna joateko, herriz herri antzeztera, Euskal Antzerkiak Behar Gaitu uste inozoarekin.
Horrela ibilbide fantastiko bat egingo dute Euskal Herrian, hamaika abentura ero biziz. Mikeloteren imaginazioak sorturiko pertsonaia harrigarriak ezagutu eta egoera korapilatsuetan endredatuko dira.