Daniel Saldias arraioztarrak erraz irabazi du Nafarroako txinga-eramate txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 9a, 09:00

Urriaren 7an Irurtzunen harri-jasotze txapelketa ere jokatu zen eta Jon Irañeta suertatu zen txapeldun

Azaroaren 7an Irurtzungo pilotalekuan jokatu ziren Nafarroako txinga-eramate eta harri-jasotze txapelketak. Daniel Saldias arraioztarra eta Jon Irañeta suertatu ziren txapeldun, hurrenez hurren.

Txinga-eramate txapelketan, gin beharreko lana 50 kiloko txingekin ahalik eta plaza gehien egitea zen eta iaz ere txapeldun izan zen Daniel Saldias arraioztarrak ez zuen areriorik izan. 17 plaza eta 2,95 metro egin zituen, bigarren izan zen Antsoaingo Iosu Martureten lana bikoiztuz. Berriozarko Imanol Martinek osatu zuen podiuma eta Jesus Goñi lekaroztarra laugarren izan zen.

Emaitzak:

  1. Daniel Saldias (Arraiotz): 17 plaza 2,85 m
  2. Iosu Marturet (Antsoain): 8 plaza ¼ 1,30 m
  3. Imanol Martin (Berriozar): 7 plaza ¾ 5,50 m
  4. Jesus Goñi (Lekarotz): 6 plaza ¾ 2,45 m
  5. Iker Goldarazena (Berriozar): 5 plaza ¾ 3,40 m
  6. Oskar Aguas (Berriozar): 4 plaza ¼ 1,30 m

Emakumezkoen txapelketa ere egun berean egitekoa zen baina ezin izan zen antolatu partaide faltagatik.

Harri-jasotze txapelketan Jon Irañeta

Nafarroako harri-jasotze txapelketa ere jokatu zen Irurtzunen. Bi harri-jasotzaile bertzerik ez ziren izan. Josetxo Urrutia leitzarra ere txapelketan aritzekoa zen baina azkenean ezin izan zuen parte hartu lesio bat dela medio. Jon Irañeta erraz nagusitu zen.

Egin beharreko lana: Bi minutuko txandak 125 kiloko zilindroarekin, 112,5 kiloko kubikoarekin eta 100 kiloko bolarekin.

Emaitzak:

  1. Jon Irañeta: 5.887,5 kilo (Zilindroari 20 altxaldi, kubikoari 15 eta bolari 17)
  2. Albaro Zugarrondo: 4.537,5 kilo (Zilindroari 16 altxaldi, kubikoari 11 eta bolari 13)

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun