Azaroaren 9an hasiko dira Giltxaurdi kiroldegian lehorreko ikastaroak

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 5a, 15:30
Kirol-jarduerak eta ordutegia, iraileko eskaintzan atera ziren berak izanen dira.

Urriaren 13an Nafarroako Gobernuak argitaratu zituen neurriak zirela eta, Giltxaurdi kiroldegiko lehorreko ikastaroak gibelatuta gelditu ziren. Gaur egungo egoera zein den ikusita, ezin dituzte jarduerak orain arteko planteamendu berarekin eskaini. Hori dela eta, jarduerak eman ahal izateko planteamendu berri bat prestatu dute.

Kirol-jardueretan izena emateko prozedura:

  • Jarduerak egunka eta erreserba bidez eskainiko dira, hau da, erabiltzaileak eguneko klasea erreserbatuko du aldi oro.
  • Erreserbak www.giltxaurdi.eus webaren bidez eginen dira edo telefonoz.
  • Erabiltzaileak izena eman dezake edozein kirol-jardueran.
  • Erreserbak gehienez 7 egun lehenago eta gutxienez 24 ordu lehenago egin beharko dira.
  • Erreserba bat deuseztatzeko, 48 ordu lehenago abisatu beharko da.
  • Erabiltzaile bakoitzak erreserbatzen ahal ditu saioak inolako gutxienekorik gabe hilabetean.
  • Erabiltzaile bakoitzak erreserbatzen ahal ditu egunean saio bat gehienez, astean bi saio gehienez eta hilabetean 8 saio gehienez.
  • Norbaitek gehienezko saio kopurua baino saio gehiago erreserbatu nahi badu, 24 ordu lehenago taldean tokia izanez gero erreserba egin dezake.
  • Erreserba egiten duen pertsonak, erreserbatutako saioak ordainduko ditu.
  • Erabiltzaileak erreserba bat bertan behera utz dezake inolako kosturik gabe erreserba ordua baino 48 ordu lehenago abisatzen badu (telefonoz edo emailez). Ez badu abisatzen, sesioa kobratuko zaio.
  • Erreserbatu diren saioak asteka ordainduko dira kontu-helbideratze bidez.

Helduendako ikastaroen prezioa:

  • Giltxaurdi kiroldegian urteko abonamendua dutenek saio bakoitzeko 5 euro, eta abonamendua ez dutenek saio bakoitzeko 10 euro.

Haurrendako ikastaroen prezioa:

  • Giltxaurdi kiroldegian urteko abonamendua dutenek, saio bakoitzeko 4 euro, eta abonamendua ez dutenek saio bakoitzeko 8 euro.

OHARRAK:

  • Saioa aitzinerat ateratzeko, taldea osatua egon beharko da ( 5 lagun ). Taldea osatzen ez bada, Giltxaurdi kiroldegiak saioa bertan behera uzteko aukera izanen du.
  • Indarrean dauden arauen arabera aldatu daiteke saioetako pertsona kopurua, eta horren ondorioz, saioen prezioa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun