Baztan futbol talde nagusiak Zizurren jokatuko du partida larunbatean

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 6a, 08:00
Denboraldi honetan ez daki oraindik galtzea zer den Baztan Futbol Taldeak. Ea asteburuan martxa horri eusten dion. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Hirugarren mailan ari den Baztan futbol taldeak lehian segitzen du. Larunbat arratsaldean jokatuko du ligako partida Zizurren, CD Ardoi taldearen kontra. Dagoeneko hiru partida jokatuta oraindik ez daki galtzea zer den Baztanek (lehenbiziko partida etxetik kanpo irabazi egin zuen eta ondotik biak berdindu Giltxaurdin). Ea bide horretatik segi eta etxetik kanpo lortzen duen denboraldiko bigarren garaipena.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • CD Ardoi – Baztan, larunbatean 16:30ean Zizur Nagusiko El Pinar zelaian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun