Elizondoko Lanbide Eskolak maskara propioak diseinatu ditu

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 3a, 16:00

Aste egun bakoitzerako maskara bat diseinatu dute.

Ikasturte honetan Covid-19aren ondorioz bizi dugun egoerara egokitzeko, Elizondoko Lanbide Eskolak maskara propioak diseinatu ditu.

Musuko hauek kolore ezberdinetakoak dira eta, ikasle nahiz irakasleek, egun bakoitzean kolore bateko maskara erabiltzen dute. Horrela,  egunero maskara ezberdina erabiltzen dutela ziurtatu dezakete eta astea amaitutakoan maskara garbitu behar dituzte, hurrengo astea bortz maskara garbirekin ekiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun