Berriz ere berdindu egin du Baztan futbol talde nagusiak Giltxaurdin

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 2a, 08:00

Baztan futbol taldearen hamaikakoa, Giltxaurdin jokatu zuten ligako lehen partidan.

Irabazten joan ondotik, partidako azken jokaldian berdindu zien Noaingo Bidezarrak

Hirugarren mailan ari den Baztan futbol taldeak ligako hirugarren jardunaldiko partida jokatu zuen larunbatean Giltxaurdin. Astizen gol baten bitartez irabazten jarri ziren etxekoak, baina partidako azken jokaldian berdindu egin zuen Noaingo Bidezarra taldeak. Pena azken orduan bi puntuk ihes egitea, baina oraindik galdu gabe segitzen dute baztandarrek.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan 1 (Unai Antton Astiz) – Bidezarra 1

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun