Azaroaren 8an Arizkunenean munduko musikak entzungai Fetén Fetén musika taldearen eskutik

Emanaldia hasi baino 60 minutu lehenagotik jaso ahalko dira gonbidapenak Kultur Etxean. Pertsonako, gehienez, bi gonbidapen jaso ahalko dira.

Elizondon 19:00etan izanen da hitzordua, eta oraingoan, kontzertua Fetén Fetén musika taldeak eskainiko du. Covid-19arengatik edukiera mugatua izanen da eta kontzertura sartzeko nahitaezkoa izanen da gonbidapena aurkeztea. 

Bertaratuek, musikaren bitartez, bertaratuek, penintsulatik bertze lurralde batzuetara eramango dien musika-bidaiaz gozatzeko aukera izanen dute: Balkanetako oihartzunak, ezaugarri manoucheak, japoniar oroitzapenak, kaioen kantuak edo itsasoaren soinua bera barne. Kontzertuan musika fresko, dibertigarri eta arras dantzagarria eskainiko da, motas anitzetako estiloak nahasten dituena: fox trota, txotisa, jota, segidilla, erronda, pasodoblea edo habanera, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun