Baztanen su-egur loteak eskatzeko aukera ireki dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 31a, 12:00

Baztanen gutienez 2 urte erroldatutako herritarrek egin ahal izanen dute eskaera.

Aurten 12 tonako 165 su-egur lote banatuko dituzte Baztanen.

Duela sei urtetik bi aukera daude su-egurra eskatzeko. Alde batetik, eskatzaile bakoitzak 12 euro ordaindu ondotik, 12 tonako lotea atera eta etxera eraman dezake; aurten 119 pertsonek aukera hau eskatu dute. Azken urte hauetan eskaintzen den bigarren aukera baliatuz gero, enpresa batek su-egur lotea atera eta etxera eramateaz arduratuko da. Aurten, 46 pertsonek modu honetan eginen dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun