Berriz ere Giltxaurdin ariko da larunbatean Baztan futbol talde nagusia

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 30a, 09:00
Baztan futbol talde nagusiak ligako hirugarren partida jokatuko du larunbatean Giltxaurdin. Argazkia, joan den larunbatean Cantolaguaren kontrako partidak ateratakoa da. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Eskualdean ditugun hainbat futbol, areto-futbol, eskubaloi, saskibaloi edo errugbi taldeen artean bakarrak dauka konpetizioan aritzeko baimena oraindoz: Hirugarren mailan ari den Baztan futbol taldea. Joan den larunbatean bezala, oraingoan ere etxean, Elizondoko Giltxaurdin jokatuko du ligako hirugarren jardunaldian, ate itxiekin hori bai. Noaingo Bidezarra taldea izanen du arerio, larunbatean 16:00etan.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

Baztan – Bidezarra, larunbatean 16:00etan Elizondoko Giltxaurdin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun