Kantu herrikoiak «barnetik» ikasteko hastapen ikastaroa Arizkunenean urtarriletik martxora bitarte

Ttipi-Ttapa 2020ko aza. 1a, 08:00
Thierry Biscaray erdian Kalakan taldeko bertze partaideekin.

Kalakan taldeko partaide izandako Thierry Biscarayen eskutik euskal kantu herrikoiak ikasi eta interpretatzeko ikastaroa izanen da Arizkunenean. Ikastaroan abestiak ikasi bidenabar, hauen testuingurua, abesteko guneak eta bertze ezaugarri batzuk ere aztertuko dira.

Ikastaroa urtarrilaren 13an hasi eta martxoaren 17an amaituko da eta, asteazkenetan 18:30etik 20:30era izanen dute hitzordua. Izen-ematea azaroaren 2tik 5era egin ahal izanen da 60 euroren truke 984 58 12 79 telefonoan edo kultura@baztan.eus webgunean. Izen-emateak 7:30etik 15:00etara egin beharko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun