Hilerrira bisitak modu kontrolatuan egiteko neurriak zehaztu ditu Elizondoko Herriak

Ttipi-Ttapa 2020ko urriaren 30a

Hilerrira modu mailakatuan sartu eta irtetea gomendatzen da.

Omia Saindu Egunaren atarian, Elizondoko herriak hainbat neurri ezartzea erabaki du hilerrira bisitak modu kontrolatuan egiteko.

Hilerrian honako arauak gorde beharko dira:

  • Hilerriko eremu librean gehienezko edukiera pertsona bat hiru metro koadrokoa da.
  • Sarrerak eta irteerak planifikatu beharko dira modu ordenatuan egiteko.
  • Bisitak 4 pertsona arteko taldeetan eginen dira. Pertsonen arteko tartea 1,5 metrokoa izanen da eta ez da kontaktu pertsonalik izanen.
  • Garbiketa lanak eta loreen jartzea aitzineko egin behar da eta maskara erabiltzea nahiz eskuak garbitzea derrigorrezkoa izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun