Belate eta Almandozko tunelak trafikoarentzako itxita egonen dira asteazken eta ortzegun gauean mantentze-lanak egiteko

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 27a, 12:00

Belate eta Almandozko tunelak asteazken eta ortzegun arratsean itxita egonen dira.

Asteazken eta ortzegun gauetan trafikoa Belateko mendatetik desbideratuko dute, NA-1210 errepidetik, 22:00etatik 06:00etara.

Belateko eta Almandozko tunelak, N-121-A errepidean, urriaren 28an (asteazkena) eta 29an (ortzeguna) 22:00etatik 06:00etara itxiko dute, mantentze-lanak egiteko: zolaren berdinketa, konbergentzia neurriak, Belateko tunelaren ikuskapena eta bi tunelen garbiketa lanak, bertzeak bertze.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun