Hutsean berdindu du Baztan futbol talde nagusiak Giltxaurdi hutsean

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 26a, 12:00
Zelaitik kanpo zeuden zale bakan batzuen babesarekin jokatu behar izan du Baztan futbol taldeak denboraldiko lehen partida Giltxaurdin. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Eskualdeko kirol taldeek jokatutako partida bakarra izan zen larunbatekoa Elizondon. Gaur gaurkoz, eskualdean ditugun hainbat futbol, areto-futbol, eskubaloi, saskibaloi edo errugbi taldeen artean bakarrak dauka konpetizioan aritzeko baimena: Hirugarren mailan ari den Baztan futbol taldea. Larunbatean etxean, Giltxaurdin, jokatu zuen lehen aldiz denboradi honetan, ate itxiekin hori bai. Partida, hasi bezalaxe akitu zen, hutsean. Ikusle batzuk futbol zelaiaren kanpoko aldetik ikusi zuten Baztanen eta Zangozako Cantolaguaren arteko partida.

FUTBOLA

Hirugarren mailan

  • Baztan 0 – Cantolagua 0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun