Giltxaurdi futbol zelaia itxi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 23a, 16:00
Entrenamenduak bertan behera utzi dituzte, 3. mailako eta gazteen A taldekoak izan ezik.

Baztan Kirol Elkarteak aurreikusitako entrenamenduak bertan behera utzi dituzte, 3. mailako eta gazteen A taldekoak salbu.

Baztango Udalak Nafarroan koronabirusak izan duen hedapena geldiarazteko asmoz, Giltxaurdi futbol zelaia ixtea erabaki du. Atzo argitara emaniko prentsa oharrean jakinarazi zutenez, «datozen 14 egunetan» itxita egonen da. Hortaz, gutxienez, azaroaren 5era arte ez da irekiko.

Baztan Kirol Elkarteak programatutako entrenamenduak eten eginen dira 3. mailako eta gazteen A taldeko entrenamenduak izan ezik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun