Ecovidriok eta Baztango Udalak ‘Birziklatu beira haiengatik’ kanpaina solidarioa aurkeztu dute Bularreko Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 19a, 14:00
Baztango udal ordezkariak, Ecovidriok paratu dituen iglu arroxetan beira botatzen.

Ecovidriok bi edukiontzi arroxa jarri ditu Elizondon beirazko ontzien birziklapena eta bularreko minbiziaren prebentzioa sustatzeko

Ecovidrio irabazi-asmorik gabeko erakundea da, eta Espainiar estatuan beirazko ontzien hondakinen birziklapena kudeatzeaz arduratzen da. Bosgarren urtez jarraian, Birziklatu beira haiengatik kanpaina jarri du abian. Ekimen horren helburua da herritarrak beirazko ontziak birziklatzera mobilizatzea, ingurumena zaintzeko, eta, hala, kausa solidario batekin laguntzea: bularreko minbizia prebenitzea. Gaurtik aitzinera eta datozen asteetan, bi iglu arroxa Elizondoko Abesbatza Plazan egonen dira. Ecovidrio enpresak edukiontzietan utzitako beirazko ontziak Minbiziaren Aurkako Elkartasuneko Sandra Ibarra Fundazioari eginiko donazioan eraldatuko ditu.

Oraingo honetan, 140 hiritan baino gehiagotan zabaldu da kanpaina, hala nola Madril, Valentzia, Sevilla, Bilbo, Valladolid, Iruñea, Logroño, Zaragoza, Kanaria Handiko Las Palmas edo Santiagon, herritar gehiago sentsibilizatzeko asmoz. Ecovidriok, beraz, 370 edukiontzi arrosa baino gehiago jarri ditu. Gainera, entitateak Sandra Ibarra izan du izena daraman fundazioko lehendakaria, proiektuaren enbaxadore gisa.

Bularreko minbiziarekiko kontzientziazioaren eta elkartasunaren ikur gisa, Agatha Ruiz de la Pradak miniglu berezi bat diseinatu du, eta bertan Sandra Ibarra Fundazioaren Bizitzaz beteak lema nabarmentzen da. Miniglua Miniglú.es webgunearen bidez eskuratu ahal izango da, eta onurak Sandra Ibarra Fundazioari emango zaizkio, minbizia prebenitzen eta ikertzen laguntzeko.

Beira birziklapenari buruzko datuak Baztanen

2019ko azken datuen arabera, Baztango biztanleek 321 tona beira ontzi birziklatu zituzten, hau da, biztanle bakoitzak batez beste 41,4 kg birziklatu zituen.

Kontenerizazio tasari dagokionez, Baztanen, banaz bertze, 73 biztanle daude edukiontzi bakoitzeko, eta 107 iglu daude beirazko ontzien bilketarako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun