Pertsona bat hil da Almandozen kamioi batek eta auto batek izandako istripuan

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 14a, 15:05

Ezbeharra 13:25 aldera gertatu da, N-121-A errepidean, Almandozen, Berroetako bidegurutzearen parean. Auto batek eta kamioi batek istripua izan dute eta autoko gidaria bertan hil da. Berarekin zihoan kopilotua larriki zauritua, Iruñeko Ospitalgunera eraman dute anbulantzia medikalizatu batean, suhiltzaileek autoaren txapak moztu eta erreskatatu ondotik. Goiko argazkian ageri denez, hortxe bertan, petrilean, plaka bat eta lore xorta bat ageri dira, bertze istripu batean hildako baten oroimenez paratuak.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun