Larunbatean Gartzainen egitekoa zuten BTT proba alde batera utzi dute

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 14a, 20:00
Urriaren 17an Gartzainen egitekoa zuten proba bertan behera utzi dute.

Nafarroako Gobernuak, kutsatze kopuru altua zela ikusita, asteartetik aitzinera neurriak zorroztea erabaki zuen. Horrek hainbat kirol jardueretan eragina izan du. Errate baterako, Nafarroan txirrindularitza proba guztiak bertan behera utzi dituzte, tartean, urriaren 17an Gartzainen egitekoa zutena.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun