Ernai Baztan Hispanitate «jai arrotza» ospatzearen aurka

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 13a, 10:00

Ernai Baztanek uko egin dio Hispanitate eguneko «jai arrotza» ospatzeari. Egun honetarako Iruñean elkartearatzea deitua bazen ere, osasun egoeragatik bertan behera uzteko erabakia hartu zen. Hala ere, beraien desadostasuna plazaratzeko asmoz Baztango hainbat lekutan pankartak paratu zituzten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun