'Landa begiradak 2020' jardunaldia Elizondon azaroaren 14an

Ttipi-Ttapa 2020ko azaroaren 3a

Jorge Riechmann Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Moralaren Filosofiako irakaslea da.

'Landa begiradak 2020. Soiltasunaren indar eraldatzailea. Klima larrialdi eta krisi ekosozial aldirako balioak' jardunaldia izanen da Arizkunenean azaroaren 14an, 12:00etan.

Hizlari Jorge Riechmann Madrilgo Unibertsitate Autonomoko Moralaren Filosofiako irakaslea izanen da eta hitzaldia gazteleraz eskainiko du. Covid-19rengatik edukiera mugatuko dute eta sarrerako erreserba aitzinetik egin beharko da Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun