Gizarte jardueretan ari diren taldeen artean 16.208 euroko dirulaguntzak banatu ditu Baztango udalak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 7a, 09:00

Xauli elkarteak 2.419 euroko dirulaguntza hartuko du.

Baztanen gizarte proiektuak garatzen dituzten talde, kolektibo eta irabazi asmorik gabeko elkarteendako 2020ko dirulaguntzak ebatzi berri ditu Balleko Etxeak, tokiko gobernu batzordearen bidez. Denera 16.208 euro banatuko ditu eta ondoko hauek izanen dira onuradunak: Xauli (2.419,10 euro), Ademna (1.661.12 euro), Anfas (2.386,85 euro), Bidelagun (2.870,67 euro), Elikagai Bankua (1.903,03 euro), Harremanak (1.499,84 euro), Asorna (1.467,59 euro) eta Anasaps (1.999,80 euro).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun