Agoteen jatorriaren bila

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 6a, 09:00
Asteburuan hainbat auzokideren DNA laginak hartu zituzten

Madrilgo Complutense Unibertsitateko kideek Agoteen jatorria ezagutzeko helburuarekin, Arizkungo Bozate auzoko bizilagunen DNA laginak biltzen hasi dira.

Agoteen jatorri genetikoa zein den ezagutzeko lagin hauen azterketa eginen dute. Duela lau aste Complutenseko kideak Bozaten izan ziren bertako bizilagunei azterketari buruzko informazioa helarazten. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun