Baztan Park handitzeko proiektuaren inguruan erabakirik ez

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 5a, 20:00
Batzarkideek bilkuran segurtasun distantzia gorde zuten. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Baztango Batzar Orokorrak Baztan Park handitzeko proiektuaren inguruan ez bozkatzeko hautua egin zuen. Batzarrak, batzarkideen iritziak entzun ondotik, gaiaren inguruko erabakirik ez hartzea erabaki zuen. Honen ordez, lan batzorde bat sortu dute gaiaren inguruan egon litezkeen zalantzak argitzeko.

Batzarkide batzuek proiektuaren ideia ona badela adierazi bazuten ere, gaiak polemika piztuko duela onartu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun