Almandozko harrobian egin nahi ziren aldaketen eskaria ez du onartu Baztango Batzar Orokorrak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 5a, 18:00
Almandozko ikuspegia harrobitik begiratuta. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Pasa den ortzegunean egin zen batzarrean, Baztango Batzar Orokorrak Almandozko Arritxuri harrobian egin nahi ziren aldaketak ez onartzea erabaki zuen.

Gai honek eztabaida ugari sortu dituenez herritarren artean, Almandozko Batzarrean gai hau lantzea erabaki zuten. Luis Roldan alkateak 69 herritarrek sinatutako dokumentu bat aurkeztu zuen. Dokumentu horretan almandoztarrek Arritxurin egin nahi den proiektuaren kontra daudela adierazten dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun