Landa eremuan zahartzeari buruzko ikastaro mamitsua Elizondon

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 5a, 16:00
Ikastaroko parte-hartzaile gehienak Arizkunenea kultur etxeko atarian. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Euskal Herriko Unibertsitateak eta Baztango Udalak elkarlanean garatu dute landa eremuan zahartzeari buruzko ikastaro mamitsua. 25 lagun inguru elkartu ziren goiz-arratsaldeko jarduera honetan.

Iazko lehen esperientziaren ondotik, Euskal Herriko Unibertsitateak urtero eskaintzen dituen udako ikastaroen baitan, Baztango Udalarekin elkarlanean antolatutako Landa-eremuan zahartzea. Adineko pertsonak zaintzen laguntzeko sareak izeneko ikastaroa burutu zen atzo Elizondoko Arizkuenea kultur etxean. Egoerak eskatutako segurtasun neurri guztiak betez parte hartu zuten 25 lagunek, goiz eta arratsaldez landa eremua oinarri hartuta, adineko pertsonen zainketaren inguruan erreferentea den Matia Fundazioko kideek beren esperientzia desberdinak partekatu zituzten. Solasaldi eta mahai-inguruek osatu zuten egitaraua. 

Adinekoekin lan egiten duten profesionalak izan ziren, batez ere atzoko jardunaldian parte hartu zutenak, eta arras gustura gelditu ziren atzoko saioarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun