Ana Mari Marini omenaldia Elizondon urriaren 23an

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 2a, 18:00
Omenaldiak urriaren 22an Iruñean eta urriaren 23an Elizondon eginen dira

Ana Mari Main  Baztan eta Bidasoko eskolako margolaririk dekanoena eta margolari garrantzitsuenetariko bat izan da. Kolorez beteriko margo faubista, expresionista eta batez ere bitalista, olioz zein akuarelaz, margotu zuen. Pinturan egindako ibilbidearekin batera jardun kultural, sozial eta politikoa burutu zuen, erreferentea bihurtuz.

Ana Mari Marin margolariari bi omenaldi eginen dizkiote. Lehenengoa Iruñeko Kasino Nagusi Berrian urriaren 22an arratsaldeko 19:30etan. Bigarrena Elizondoko Arizkuenean urriaren 23an arratsaldeko 19:00etan. Mahai inguruan: Pello Fernandez, Salvador Martin, Mari Jose Marin, Joaquin Ansorena eta Lander Santamariak parte hartuko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun