Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuaren idazketa esleitu du Nafarroako Gobernuak

Ttipi-Ttapa 2020ko urr. 1a, 12:00

Esleipena Geocontrol SA eta PJS Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra SA enpresei eman zaie. (SERTECNA), eta 16 hilabete izanen dituzte eraikuntza-proiektua idazteko.

 

Nafarroako Gobernuko Lurralde Kohesiorako Departamentuak Geocontrol, SA eta PJS Proyectos, Estudios y Servicios Técnicos de Navarra, SA enpresei esleitu die N-121-A errepidean (Iruña-Behobia) dauden Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko proiektuaren idazketa. (SERTECNA). Esleipena 1.059.449,63 eurokoa izan da (BEZa barne).

Proiektu berri honekin Belateko eta Almandozko tunelak gaurkotu eta trafikoaren inguruko analisia egin nahi da.

Europako trafiko segurtasun gomendioen arau-haustea

2019ko urrian Nafarroako Gobernuak Belateko eta Almandozko tunelak bikoizteko erabakia hartu zuen, Europako trafiko segurtasun arauak ez betetzeagatik. Proiektu honek tuneletako segurtasuna handituko du.

Gaur egun, Belateko eta Almandozko pasarte hau, arrisku handiko tunel gisa sailkatuta daude.

Aurreikusitako egutegiaren arabera, lanak 2022an hasiko lirateke eta 2024 urte bukaerarako, edo beranduenez, 2025 urte hasierarako bi tunelen egokitzapen lanek amaituta beharko lukete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun