Baztango Udalak laster eginen ditu udal kiroldegiko estalkia ordezkatzeko obrak. Guztiz aldatzeko premia larria dagoenez, arras hondatuta dagoenez, eta kontuan hartuta inbertsioa ez zegoela aurreikusita 2020ko Aurrekontu Orokorretan, Balleko Etxeak erabaki du aurrekontuan aldaketa egitea.
Nafarroako Toki Ogasunaren Partaidetza Funtsaren bidez, Baztango udalak 171.616 euro jasoko ditu, Covic-19ak eragindako neurri bereziak eta presakoak hartzeko. Kiroldegiaren kasuan, Nafarroako Gobernuko Toki Administrazioko eta Despopulazioko Zuzendaritza Nagusiak obra hori finantzatu daitekeela baieztatu du eta, beraz, Udalak obra horri ekinen dio. Horretarako, 130.000 euroko diru-saila prestatu du.
Aparteko funts hori jasotzen duen udalerri bakoitzak gutxienez %15eko ekarpena gainditzen duen inbertsioa egin beharko du, Baztanen kasuan 25.742,40 euro. Diru-kopuru hori diruzaintzako gerakinari esker emanen da, 2019ko kontuak likidatu baitira. Gainerako 104.257,60 euroak aparteko funtsari esker finantzatuko dira.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!