Urriaren 3an hasiko dira Baztango ikastaro eta tailerrak

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 30a, 12:00

Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako ikastaroei esker, herritarrek urriaren 3tik aitzinerat, musikaz, eskulanez eta sukaldaritzaz ikasteko eta gozatzeko aukera izanen dute. Mekanika ikastarorako izen ematea urriaren 9ra arte luzatu dute. 

Honako ikastaro hauek izanen dira urritik aitzinera.

Atabala eta gaita

Sei urte baino gehiago dituztenek larunbatean atabala jotzen ikasteako aukera izanen dute. Arizkunenea kultur etxean emanan dira saioak, larunbatetan, 09:00etatik 10:00etara. Guztira 20 orduko ikastaroaren truk, Baztanen erroldatuek 60 euro eta eroldatu gabeek 80 ordaindu beharko dituzte. 

Gaitariek egun, toki eta ordu berean izanen dute hitzordua. Saioak, ordea ordu erdi gehiago iraunen du. Beraz guztira 30 orduko ikastaroa izanen da. Kasu honetan hamar urtetik goiti diutzteni bideratua izanen da eta urtebetez gutienez solfeo klaseetan ibilia izatea eskatuko zaie. Baztanen erroldatuek 90 euro eta eroldatu gabeek 120 ordaindu beharko dute.

Mekanika

Urriaren 9ra arte izena eman daiteke. Oinarrizko matxurak konpontzeko eta bizikleta moldatzen ikasteko Aitor Txarterinaren jarraibideak aditu ahal izanen dira urrian Gartzainen. Hilaren 17an eta 24an, ortzirale goizetan, dute zita, 09:00etatik 14:00etara. Erroldatuek 20 eta gainerakoek 40 ordaindu beharko dituzte. 

Briochea

Urriaren 16an, 17:00etatik 20:00etara, hiru orduko saioa emanen du Edora Salvadorrek Elizondon. bertan, briochea egiten ikasi ahal izanen dute. Ikastaroan izan ematea bederatzi eruo kostako da, erroldatu gabeentzat 12.

Plastika

Sonia Ilzarbek eta Eneko Perezek familendako prestatu duten lantegiaren bidez, larunbatero, 17:30etik 19:00etara Arizkunenean bilduko dira. Prezioa partaideen araberakoa izanen da: bi partaidek 40 euro (erroldatuek 30) eta hiruk 60 (erroldatuek 40).

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun