Bortz sailetan irudikatuta daude Iniestaren bizipenak New York eta Baztani buruz duen pertzepzio pertsonala, Erratzuko lantegitik egindako begiradarekin. Guztira erretratua eta figura, bodegoia zein pasaia biltzen dituzten 45 olio-pintura dira erakusketan daudenak.
Zaurgarria erakusketa Iruñeko Ziudadelako Bolborategian dago ikusgai azaroaren 15era arte. Honakoa da aretoaren ordutegia: asteartetik larunbatera 11:30etik 13:30era eta 18:30etik 21:00etara. Igande eta jai egunetan, berriz, 11:30etik 13:30era.