Argaratek eta Oskarizek irabazi dute Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketa

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 28a, 10:06

Antxitoneko paleta goma txapelketako txapeldun, txapeldun orde eta parte-hartzaileetako batzuk, antolatzaileekin batera. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Larunbatean jokatutako final nagusian 40-32 irabazi zieten Huarte eta Ballarenari

Asier Argaratek eta Joseba Oskarizek irabazi dute Elizondoko Antxitonea trinketeko paleta goma txapelketa, lehen mailan. Larunbatean jokatutako finalean, 40-32 irabazi zieten Josetxu Huarte eta Mikel Ballarenari. Final nagusiaren aitzinetik bigarren mailakoa jokatu zuten eta Iñaki Iantzik eta Asier Gamiok 40-30 irabazi zieten Joseba Arizmendi eta Egoitz Gamiori.

Partida borrokatuak eta orekatuak izan ziren biek, txapelketa ez ohiko bati (historiako luzeena Antxitonean) akabaila eman ziotenak. Izan ere, martxo erdialdean, txapelketako final laurdenak jokatzeko zirenean, bertan behera utzi behar izan zuten eta sei hilabete beranduago akitzeko modua izan dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun