Babestutako edukia

BAZTAN PARK: herritarren eta ingurumenaren arteko oreka bilatuz, Europako abentura parke onenetariko bat sortzeko bidean

Erabiltzailearen aurpegia Babestutako edukia 2020ko ira. 26a, 08:00

Baztan Parken bigarren faseari ekiteko unea da. Iraunkortasun soziala eta ekonomikoa bultzatuz, lehen mailako baliabide bat sortu nahi dugu Baztanen, baztandarrei eta ingurukoei onurak ekarriko dizkien Europako abentura parke onenetariko bat.

Kirolaren eta turismoaren aldetik, eskualdean garai hartan zeuden aukerak ikusita, eta gaztetasunaren indarrak bultzatuta, Baztan-Bidasoko hiru gaztek duela 27 urte sortu genuen BKZ-Nafarroa Abentura. 

Orain dela sei urte, berriz, Beartzungo txoko eder horretan, abenturarako kirol instalazio onak sortzeko ilusioak, anbizio handiko proiektua aurkeztera bideratu gintuen eta Baztan Park-en lehenbiziko fasea zabaldu genuen. 2015ean turismo arloko nazioarteko Fitur azokan, estatuko parke onenaren saria eman ziguten. 

Eta orain, Baztan Parken bigarren faseari ekiteko unea da. Iraunkortasun soziala eta ekonomikoa bultzatuz, lehen mailako baliabide bat sortu nahi dugu Baztanen, baztandarrei eta ingurukoei onurak ekarriko dizkien Europako abentura parke onenetariko bat! Eta proiektua bideragarria izateko instalakuntza hauek ezinbertzekoak dira.

    • Proiektuaren lehenbiziko egin beharra errepidea konpontzea da.
    • Familia eta kirol turismoari zuzendua.
    • Hurbileko turismoa helburu.
    • Urte osoan irekita egonen litzatekeen eta luzaroan iraunen lukeen proiektua.
    • Turismoaren sektorean ari direnendako aukera paregabea.
    • 30 zuzeneko lanpostu duin, egonkor eta iraunkorren sorrera eta zeharkako  hainbertze lanpostu.
    • Baztandarrendako onura ekonomikoak eta sozialak. 
    • Guztion onerako ekonomia. Inbertsio plana bertakoekin osatu nahi dugu. Horregatik, batetik, inbertitzaileak lehendabizi baztandarrak izatea lehenetsiko dugu, gero Bidasoaldekoak eta akitzeko kanpokoak. Bertzetik, lankidetza publiko-pribatua bultzatu nahian, Baztango Udalari zein Nafarroako Gobernuari inbertsiogile izateako aukera emanen diegu.

ZER EGIN NAHI DUGU BAZTAN PARK-EN?

  • 3 urtetik goitiko herritarrendako jarduerak: Gravyti Canyon-a kilometro bateko tirolina azkarra, Vertigo Trek 60 metrotara pasarelak, Canyon Trek, Wow Park txikiendako (sareekin eta txirristekin egindako azpiegiturak zuhaitzetan), txirrista erraldoiak, txiki park-ak, tirolinak…
  • Erabilera anitzeko eraikina, bertzeak bertze, taberna-jatetxearekin, txiki park eta rokodromoarekin, erabilera anitzeko gelarekin…
  • Txabolak zuhaitzetan. 

Lana izateak jendea herrietan gelditzea dakar, herriak bizirik mantenduz, gure kulturari eutsiz, gure hizkuntza bizirik edukiz. Azken finean, denon etorkizuna ziurtatuz. 

Baztan Park handitzeko proiektua urriko batzar nagusian eztabaidatuko dute. Eta onartuz gero, Nafarroako Gobernuko sail guztietatik pasako da eta nahi duten guztiek alegazioak aurkezteko aukera izanen dute.

BEARTZUN auzoa | 31700 ELIZONDO
Tel.: (0034) 948 59 23 22
Mu.: (0034) 646 75 57 60
bkz@navarraaventura.com
www.navarraaventura.com

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun