Urriaren 3an eginen dute Baztango txorien eraztuntzea

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 25a, 13:00

Baztango txorien eraztuntzea urriaren 3an eginen dute Lekarozen. Aspaceko aterpeetxean jarri dute hitzordua 9:00etan. Jardunaldi hau doanekoa izanen da eta edonork har dezake parte. 

Txorien eraztuntzea Baztango Ehiza eta Arrantza Elkarteak antolatzen du Nafarroako Aspace eta Baztango Udalaren laguntzarekin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun