Baztango Udalean eta Batzar Orokorrean Baztan Park handitzeari buruz aurkeztu den proiekturako babesa lortu nahi dugu. Proiektuak turismo jasangarria, ekologikoa eta integratzailea ingurumenarekin eta landa-gizartearekin uztartu nahi ditu, izaera berritzailea, puntakoa eta lehen mailakoa izanen dituena. Baztango gizartearen sektore arras zabal bati mesedea eginen dion proiektua da.
Lanpostuen etorkizuna une honetan izan behar dugun berrikuntzan eta etorkizuneko ikuspegian dago. Horren adibide garbia da Covid-19rekin bizitzen ari garena, BKZ-Nafarroa Abenturak dituen jardueren aniztasunari esker (gure lanpostuei eusteko ahalegin handia egiten ari da), pandemia horrek dakarren egoera ekonomiko zaila jasan dezakegu.
Esperientziak erakusten digu beharrezkoa dela aitzinera egitea eta etorkizuna baikortasunez ikustea, baina, horretarako, beharrezkoa da lanpostuak sendotzea, gure etorkizunaren oinarriak eta lanpostuen iraunkortasuna sortzea ahalbidetuko diguten ekimen berriekin (dakizuen bezala, proiektu honek ateak zabalik uzten dizkio edozein langileri proiektu honetan inberti dezan, edo Baztango edozein herritar edo familiari).
Urrian Batzar Orokorra izanen duzue, tirolina baten zutoin bat jartzeko lurzati baten erabileraren onarpena eta proiektu honi bere osotasunean babesa emateko.
BKZ-Nafarroa Abentura proiektuaren sustatzaile diren langileen ordezkari gisa, honako hau jakinarazi nahi dizuegu:
- Proiektua egiteko behar-beharrezkoa da errepidea konpontzea.
- Proiektu hau ekonomikoki eta sozialki erabat jasangarria da.
- Ingurumena errespetatzen du.
- Zuzeneko lanpostu duin eta iraunkor aunitzen sortzailea da. Eta zeharkako beste hainbeste. Guk lanpostu hau bakarrik dugu, hemendik bizi gara.
- Onuragarria da Baztango gremio aunitzendako (landetxeak, hotelak, eraikitzaileak, argiketariak, iturginak, edari-enpresak, etab.), eta tokiko produktuak sustatzea du helburu.
- Baztango aunitzendako topagune bat izanen da sortu nahi den aisialdi klubarekin (guk ez dugu zinemarik izanen, ezta antzokirik ere, baina parke bat izan dezakegu natura betean, ziur aski Baztango txiki eta handiak gozatzeko izanen dena).
- Ondasun Komunaren Ekonomia bultzatu nahi da, berdintasuna, ingurumenarekiko errespetua, elkartasuna, etika-printzipioak dituen ekonomia.
- Proiektuan bazkide inbertitzaile gisa parte hartzeko aukera ematen digu, baita proiektuan inbertitu nahi duen edozein baztandarri ere. Baita Udalari berari ere.
- Familiarengandik hurbil lana aurkituko duten pertsona aunitzengan pentsatzea nahi dugu, Lekarozen ikasten ari diren Baztango gazte horiengan, beren irteera profesionala parke honetan aurki baitezakete. Lanpostu asko daude jokoan.
Hau eskatzen dugu: Batzar Nagusiko kide guztien babes osoa proiektuari.