Bertan Baztanek kanpaina berria jarri du martxan

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 23a, 20:00

Argazkia: Ondikol

Baztango Merkatari, Ostalaritza eta Zerbitzu Enpresa Elkarteak, Bertan Baztanek kanpaina berria antolatu du. Azaroaren 30era arte iraunen du eta herritarrak komertzio txartelarekin erosketak egitera animatu nahi dituzte.

Bertan Baztanek eta Nafarroako Rural Kutxak elkarlanean kanpaina abiatu dute. Erosketak ordaintzerakoan komertzio txartela erabiliz gero bost, hamar edo 50 euroko deskontuak lortzeko aukera eskaini dute.

Komertzio txartelik ez duten bezeroei, gogorarazi nahi diete arras erraza eta doanekoa dela. Gainera, egiten den momentuan hamar euroko deskontua izanen du erosketa egiten ari den establezimentuan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun