Baztandik kanpo erroldatua daudenendako izen ematea ireki du Giltxaurdik

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 24a, 14:00
Ikastaro eskaintza zabala du Giltxaurdik. Urriaren 5ean hasiko dira saioak.

Urriaren 5ean hasiko dira klaseak eta ikastaroak hiruhilabeteka eskainiko dira.

Urriaren 5ean abiatuko dira Giltxaurdi kirol instalazioak eskaintzen dituen ikastaroak. Parte hartzeko aitzinetik izena eman behar da. Izen-emateak irailaren 21ean ireki zituzten eta 23ra bitarte Baztanen erroldatutakoek aukera izan dute. Gaurtik aitzinera, irailaren 24tik, bertan erroldatuak ez direnek ere aukera izanen dute (10:00etatik goiti). Web orrialdearen bidez edo telefonoz eman daiteke izena eta parte-hartzaileak izen-emate ordenaren arabera onartuko dituzte (plazak bete arte).

Eskaintza zabala

Gorputza astintzeko aukera andana eskaini dituzte. Batetik, lehorreko jarduerak; eta bertzetik, igerilekukoak. Lehenbizikoen artean, aerobika, tonifikazioa, areto txirrindula, strong by zumba, body hard, hiit-core, jumping fitness, pilates, gorputz jarrera, yoga, meditazioa, erlajazioa, mindfulness, irristaketa, jumping fitness eta haurrentzako zumba daude aukeran. Urtetakoak nahiago dituztenek, berriz, aquagym, helduen igeriketa, igeriketa, igeriketa konpetizioa, haurrentzako igeriketa edo igeriketa eskola hautatu ahal izanen dute.

Ikastaro bakoitzean parte hartzeko adina, egunak, ordutegia, instalazioa eta prezioa eskuorrian kontsulta daitezke. Ikastaro guztiak hiruhilabeteka eskainiko dira eta eskuorriko prezioak lehenbiziko hiruhilabeteari dagozkio.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun