Proiektu honek Kukai euskal dantza konpainia eta Cesc Gelabert koreografo ezaguna biltzeaz gain, Jon Maiaren zuzendaritzapean, taldeko dantzarien indarra eta zorroztasuna espazio irekian mantentzen ditu. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak jakinarazi nahi du Braulio Iriarte pilotalekuko edukiera mugatua izanen dela.
Kukai dantza taldea
Jon Maia dantzari eta koreografoaren ekimenez sortu zen taldea. Euskal dantza tradizionaletik abiatuta ikuskizun garaikideak sortzen ditu, beste arte jarduera zein dantza estiloekin elkarlanak bultzatuz. Ibilbidean sari andana irabazi ditu: Dantza ikuskizun Onenari Max Saria 2017an, Dantza talde Onenari Max Saria 2015 eta 2017an, Leioako Umore azokako Ohorezko Saria.