Elizondoko Abesbatza Ttikian izena eman daiteke

Ttipi-Ttapa 2020ko ira. 22a, 16:00

Elizondoko Abesbatza Ttikiak, kantatzea gustuko duten gaztetxoak animatu nahi ditu eurekin parte hartzera. Entseguak asteazkenetan izanen dira Iruritako gizarte bilgunean. Izena ematea 620 228 455 telefonoan egin behar da.

Kurtso berrirako guztia prest du Elizondoko Abesbatza Ttikiak eta asteazkenero elkartuko dira Iruritako gizarte bilgunean. Ordutegia dagoen jendearen arabera antolatuko dute, baina hasiera batean 17:30ean eginen dituzte entseguak ttikiekin eta ondotik koxkorragoekin.

Abestu eta ongi pasatzeaz gain Klara Mendizabal sopranoaren bisitak ere izanen dituzte teknika lantzeko. Abesbatza Ttikitik adierazi dute entseguak eta emanaldiak segurtasun neurri guztiekin eginen direla. Izena eman nahi duenak 620 228 455 telefonora deitu behar du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun